13 Pilatok esan zion:—Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?
14 Eta ez baitzion salakuntza bati ere erantzunik eman, erabat harriturik gelditu zen gobernaria.
15 Pazko-jaiero preso bat askatu ohi zuen gobernariak, herriak nahi zuena.
16 Bazen orduan preso sonatu bat, Barrabas zeritzana.
17 Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:—Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».