17 Beraz, jendea bildu zenean, Pilatok galdetu zien:—Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?
18 Ongi baitzekien bekaizkeriaz emana ziotela Jesus.
19 Epaimahaian eseria zegoela, emazteak mandatu hau bidali zion: «Ez zaitezela errugabe horrekin sar! Asko sufritu dut bart ametsetan hori dela eta».
20 Baina apaizburuek eta zaharrek jendea berotu zuten Barrabasen askatasuna eta Jesusen heriotza eska zitzan.
21 Gobernariak berriro galdetu zien:—Bietako zein nahi duzue askatzea?—Barrabas —erantzun zuten.
22 Pilatok esan zien:—Eta zer egin behar dut Jesusekin, Mesias delakoarekin?Denek erantzun zuten:—Gurutzean josi!
23 Eta hark:—Zer oker egin du, bada?Haiek, are eta oihu handiagoz:—Gurutzean josi!