3 Judas saltzaileak, Jesus kondenatua zutela ikustean, damu izan zuen eta zilarrezko hogeita hamar txanponak apaizburu eta herriko zaharrei itzuli zizkien,
4 esanez:—Oker egin dut errugabea heriotzara emanez.Baina haiek erantzun zioten:—Eta guri zer? Hor konpon!
5 Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen.
6 Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita».
7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin.
8 Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari.
9 Honela bete zen Jeremias profetak esana: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria.