30 Listua botatzen zioten eta, kanabera kendurik, buruan jotzen zuten.
31 Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.
32 Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.
33 Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du),
34 behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.
35 Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.
36 Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen.