33 Golgota izeneko tokira iritsi zirenean (Golgotak «Burezur» esan nahi du),
34 behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera. Jesusek dastatu bai, baina ez zuen edan nahi izan.
35 Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginez.
36 Eta han gelditu ziren, eserita, zaintzen.
37 Buruaren gainaldean kondenaren arrazoia ipini zuten idatzita: «Hau Jesus da, juduen erregea».
38 Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.
39 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin