39 Handik igarotzen zirenek irain egiten zioten Jesusi, buruari eragin
40 eta esanez: «Santutegia desegin eta hiru egunetan eraikitzen omen duan horrek, Jainkoaren Semea baldin bahaiz, salba ezak heure burua! Jaits hadi gurutzetik!»
41 Era berean, apaizburu, lege-maisu eta zaharrek ere irri egiten zioten, esanez:
42 «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan.
43 Jainkoarengan jarria dik uste ona; libra dezala orain, maite baldin badu; ez zuen, bada, esaten Jainkoaren Semea zela?»
44 Orobat, berarekin gurutzean josiak zeuden lapurrek ere irain egiten zioten.
45 Eguerditik hirurak arte ilundu egin zuen lurbira osoan