5 Orduan, dirua tenpluan jaurtirik, alde egin eta bere burua urkatu zuen.
6 Apaizburuek dirua jaso eta esan zuten: «Ez da zilegi diru hau tenpluko dirutegira botatzea, odoletan zikindua baita».
7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin.
8 Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari.
9 Honela bete zen Jeremias profetak esana: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria.
10 Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
11 Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:—Zu al zara juduen erregea?Jesusek erantzun zion:—Zeuk diozu.