7 Eta elkarren artean erabaki ondoren, «Eltzegilearen soroa» erosi zuten diru harekin, kanpotarren hilerri izan zedin.
8 Horregatik, gaur egun ere «Odol-soro» deitzen zaio toki hari.
9 Honela bete zen Jeremias profetak esana: Eta hartu zituzten zilarrezko hogeita hamar txanponak; hori izan zen israeldarrek ezarri zioten salneurria.
10 Eta eltzegilearen soroa erosteko erabili zituzten, Jaunak agindu zidan bezala.
11 Jesus gobernariaren aurrean aurkeztu zuten. Gobernariak galdetu zion:—Zu al zara juduen erregea?Jesusek erantzun zion:—Zeuk diozu.
12 Apaizburuek eta zaharrek salaketa asko egiten zuten haren aurka, baina hark ez zuen ezer erantzuten.
13 Pilatok esan zion:—Ez al duzu entzuten zenbat gauza ateratzen duten zure kontra?