15 baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.
16 «Barau egitean, ez zaitezte ager kopetilun, itxurazaleek ohi duten bezala: aurpegia itsusten dute, barau egiten dutela jendeari azaltzeko. Benetan diotsuet: Hartua dute beren ordaina.
17 Zuk, ordea, barau egitean, igurtzi lurrin gozoz burua eta garbitu aurpegia,
18 zure barauaz jendea ohar ez dadin, ezkutuan dagoen Aita baizik. Eta ezkutukoa ere ikusten duen zure Aitak emango dizu ordaina.
19 «Ez pilatu mundu honetan zeuen aberastasunak, sitsak eta herdoilak jaten baitituzte hemen, eta lapurrak etortzen harrapatzera.
20 Pilatu zeruan zeuen aberastasunak, han ez baititu ez sitsak, ez herdoilak jaten, ezta lapurrak harrapatzera joaten ere.
21 Zeren, zure aberastasuna non, zure bihotza han.