7 «Otoitz egitean, ez ari esan eta esan, jentilek ohi duten bezala, uste baitute beren hitz-jarioari esker entzungo diela Jainkoak.
8 Ez izan horien antzeko, bai baitaki zuen Aitak zeren beharra duzuen, zuek eskatu baino lehen.
9 Zuek, egizue otoitz honela:«Gure Aita zerukoa,agertu santu zeure izena,
10 etorrarazi zeure erregetza;betearazi lurrean zeure nahia,zeruan betetzen den bezala.
11 Emaguzu gaur egun honetako ogia,
12 eta barkatu gure erruen zorra,guk ere geure zorduneibarkatu diegunez gero;
13 ez utzi gu tentaldian erortzen,eta gorde gaitzazugaiztoarengandik.