9 Zuek, egizue otoitz honela:«Gure Aita zerukoa,agertu santu zeure izena,
10 etorrarazi zeure erregetza;betearazi lurrean zeure nahia,zeruan betetzen den bezala.
11 Emaguzu gaur egun honetako ogia,
12 eta barkatu gure erruen zorra,guk ere geure zorduneibarkatu diegunez gero;
13 ez utzi gu tentaldian erortzen,eta gorde gaitzazugaiztoarengandik.
14 «Izan ere, besteei beren hutsegiteak barkatzen badizkiezue, zuei ere barkatuko dizkizue zeruko Aitak;
15 baina besteei barkatzen ez badizkiezue, zuei ere ez dizkizue barkatuko zeuen hutsegiteak zeruko Aitak.