1 «Ez gaitzetsi inor, Jainkoak ere ez zaitzaten gaitzets;
2 izan ere, zuek besteak nola epaitu, hala epaituko zaituzte Jainkoak, eta zuek zein neurriz neurtu, neurri beraz neurtuko zaituzte Jainkoak.
3 Nola ikusten duzu senidearen begiko lasto-izpia eta zeure begiko hagaz ohartzen ez?
4 Eta nola esan diezaiokezu senideari: “Utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen”, zuk zeurean haga duzula?
5 Itxurazale hori! Kendu lehenengo zeure begitik haga, eta orduan ikusiko duzu garbi, senidearen begitik lasto-izpia ateratzeko.