18 Bere inguruan jendetza handia ikusirik, beste aldeko aintzira-ertzera igarotzeko agindu zuen Jesusek.
19 Orduan, lege-maisu bat hurreratu zitzaion, esanez:—Maisu, noranahi jarraituko dizut.
20 Jesusek esan zion:—Azeriek badituzte zuloak eta aireko hegaztiek habiak; Gizonaren Semeak, ordea, ez du burua non ezarri.
21 Beste batek, ikasleetakoa zenak, esan zion:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.
22 Baina Jesusek erantzun:—Jarraitu niri, eta utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten.
23 Jesus txalupara igo zen eta ikasleek jarraitu egin zioten.
24 Bat-batean, ekaitz gogorra sortu zen aintziran, eta uhinek txalupa ia azpian hartua zuten. Jesus, berriz, lo zegoen.