1 Jesus txalupara igo, aintziraz beste aldera igaro eta bere herrira etorri zen.
2 Elbarri bat ekarri zioten, ohatilan etzana. Jesusek, lagun haien sinesmena ikusirik, esan zion elbarriari:—Izan bihotz, seme! Barkatuak dituzu bekatuak.
3 Orduan, lege-maisu batzuek hau zioten berekiko: «Biraoka ari duk hau».
4 Haien gogoetak igarririk, Jesusek esan zien:-Zergatik dituzue gogoeta gaizto horiek zeuen baitan?
5 Zer da errazago: «Barkatuak dituzu bekatuak» esatea ala «Jaiki eta zabiltza» esatea?