12 «Jakin beza erregeak, Mesopotamiatik Jerusalemera etorritako juduak hiri menderagaitz eta gaizto hau berriro eraikitzen ari direla; zimentarriak konpondu dituzte, harresiak jasotzeko asmoz.
13 Jakin beza, bada, erregeak, hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, juduek ez dutela zergarik, ez petxarik, ez bidesaririk ordainduko eta, azkenean, erregeen kalterako izango dela.
14 Beraz, hainbeste mesede zor diogunez gero, ez zaigu bidezkoa iruditzen erregeari egiten zaion iraina; horregatik bidaltzen dizkiogu erregeari argibide hauek,
15 berorren gurasoen agiri-liburuetan azter ditzan. Hor ikusiko du, hiri hau beti menderagaitza izan dela, erregearentzat eta eskualdearentzat kaltegarria, eta bertan antzinatik matxinadak gertatu izan direla. Horrexegatik suntsitu zuten lehen ere.
16 Hauxe jakinarazten diogu, beraz, erregeari: juduek hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, laster galduko dituela erregeak Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak».
17 Erregeak honela erantzun zien:«Rehum gobernariari, Ximxai idazkariari eta Samarian eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizi diren beste lagunei, bakea!
18 «Irakurri didate argi eta garbi zuek bidali didazuen gutuna.