16 Hauxe jakinarazten diogu, beraz, erregeari: juduek hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, laster galduko dituela erregeak Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeak».
17 Erregeak honela erantzun zien:«Rehum gobernariari, Ximxai idazkariari eta Samarian eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizi diren beste lagunei, bakea!
18 «Irakurri didate argi eta garbi zuek bidali didazuen gutuna.
19 Eta nire aginduz aztertu ondoren, hiri hori antzinatik erregeen aurka jaiki eta bertan matxinadak eta erreboltak gertatu izan direla agertu da.
20 Behinola, errege ahaltsuak izan ziren Jerusalemen eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurralde guztia menderatu zuten; zergak, petxak eta bidesaria beraiei ordaintzen zitzaizkien.
21 Emazue, bada, lan hori geldiarazteko agindua; ez dezatela eraiki hiria, beste agindurik ematen ez dudan bitartean.
22 Ez gero arduragabe jokatu arazo honetan, erregearen kaltetan egoera okerrago ez dadin».