19 Eta nire aginduz aztertu ondoren, hiri hori antzinatik erregeen aurka jaiki eta bertan matxinadak eta erreboltak gertatu izan direla agertu da.
20 Behinola, errege ahaltsuak izan ziren Jerusalemen eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurralde guztia menderatu zuten; zergak, petxak eta bidesaria beraiei ordaintzen zitzaizkien.
21 Emazue, bada, lan hori geldiarazteko agindua; ez dezatela eraiki hiria, beste agindurik ematen ez dudan bitartean.
22 Ez gero arduragabe jokatu arazo honetan, erregearen kaltetan egoera okerrago ez dadin».
23 Artaxerxes erregearen gutuna Rehum gobernariaren, Ximxai idazkariaren eta hauen lagun funtzionarioen aurrean irakurri zenean, berehala joan ziren Jerusalemera, eta indarrez eta gogorrean geldiarazi zituzten juduen lanak.
24 Orduan, Jaunaren etxea eraikitzeko lanak utzi egin behar izan zituzten, eta geldi egon ziren Pertsiako errege Darioren erregealdiko bigarren urtea arte.