4 Orduan, bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.
5 Juduen asmoak desegiteko, errege-kontseilariak erosi egin zituzten. Honela jardun zuten Pertsiako errege Ziroren garai guztian, Darioren erregealdia arte.
6 Xerxesen erregealdiaren hasieran, salaketa bat idatzi zuten erbestealditik itzulitakoen etsaiek, Judako eta Jerusalemgo bizilagunen aurka.
7 Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.
8 Rehum gobernariak eta Ximxai idazkariak Artaxerxes erregeari gutun bat idatzi zioten Jerusalemi buruz. Honoko hauek izenpetu zuten:
9 Rehum gobernariak, Ximxai idazkariak eta beste lagunek; epaileek, ordezkariek, pertsiar funtzionarioek; Ur, Babilonia eta Susako elamdarrek,
10 eta Asurbanipal handi eta ospetsuak erbesteratu eta Samariako hirietan eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizitzen jarri zituen beste herrietakoek.