7 Geroago, Artaxerxesen garaian, Bixlam, Mitridates, Tabeel eta beste funtzionarioek Pertsiako errege Artaxerxesi idatzi zioten; gutuna arameera-idazkeraz eta -hizkeraz idatzia zegoen.
8 Rehum gobernariak eta Ximxai idazkariak Artaxerxes erregeari gutun bat idatzi zioten Jerusalemi buruz. Honoko hauek izenpetu zuten:
9 Rehum gobernariak, Ximxai idazkariak eta beste lagunek; epaileek, ordezkariek, pertsiar funtzionarioek; Ur, Babilonia eta Susako elamdarrek,
10 eta Asurbanipal handi eta ospetsuak erbesteratu eta Samariako hirietan eta Eufrates ibaiaren mendebaldeko lurraldeetan bizitzen jarri zituen beste herrietakoek.
11 Hona bidali zuten gutunaren kopia:«Artaxerxes erregeari, bere zerbitzariok, Eufrates ibaiaren mendebaldeko biztanleok.
12 «Jakin beza erregeak, Mesopotamiatik Jerusalemera etorritako juduak hiri menderagaitz eta gaizto hau berriro eraikitzen ari direla; zimentarriak konpondu dituzte, harresiak jasotzeko asmoz.
13 Jakin beza, bada, erregeak, hiria berriro eraiki eta harresiak jasotzen badituzte, juduek ez dutela zergarik, ez petxarik, ez bidesaririk ordainduko eta, azkenean, erregeen kalterako izango dela.