1 Orduan, Dario erregeak, Babiloniako errege-artxiboan aztertzeko agindu zuen.
2 Mediako eskualdean dagoen Ekbatana hiri gotorrean agiri bat aurkitu zuten, eta bertan txosten hau zegoen idatzia:
3 «Bere erregealdiaren lehen urtean, Ziro erregeak agindu hau eman du Jerusalemgo Jainkoaren etxeari buruz: eraiki bedi berriro Jerusalemen Jainkoaren etxea, opariak eskaintzen diren eta lehengo zimentarrien toki berean; hogeita zazpi metro izango da gora eta beste horrenbeste zabal.
4 Hiru ilara izango ditu harlanduzkoak, eta bat zurezkoa. Gastuak, berriz, errege-altxortegiaren gain joango dira.