19 Erbestetik etorriek lehen hilaren hamalauan ospatu zuten Pazkoa.
20 Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten; beraz, garbi zeuden denak. Horrela, erbestetik etorritako guztientzat, beren ahaide apaizentzat eta berentzat hil ahal izan zituzten Pazko-bildotsak.
21 Erbestealditik etorritako israeldar guztiek jan zuten Pazko-afaria; baita, bertako jentilekiko harremanak hautsiz, Israelen Jainkoa gurtzeko elkartu zitzaizkienek ere.
22 Hurrengo zazpi egunetan pozik ospatu zuten Legamia gabeko Ogien Jaia. Poz-pozik zeuden Jaunak Asiriako erregea beraien alde jarri eta beraiek Israelgo Jainkoaren etxean lan egiteko kemenez bete zituelako.