4 Hiru ilara izango ditu harlanduzkoak, eta bat zurezkoa. Gastuak, berriz, errege-altxortegiaren gain joango dira.
5 Gainera, Jerusalemera itzuliko dituzte eta beren tokian, Jainkoaren etxean, ipiniko Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik kendu eta Babiloniara eraman zituen Jainkoaren etxeko urre eta zilarrezko ontziak».Honela, bada, Dario erregeak agindu hau eman zuen:
6 «Tatenai, Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernari, Xetar-Boznai eta funtzionario-lagunok! Ez sartu arazo horretan.
7 Utzi Jainkoaren etxe horretako lanak egiten; eraiki dezatela etxea juduen gobernariak eta arduradunek lehengo toki berean.
8 Hona nola jokatu behar duzuen Jainkoaren etxea eraikitzen ari diren arduradunekin: gizon horien gastuak Eufrates ibaiaren mendebaldeko eskualdean bildutako erregearen zerga-dirutik ordainduko dira zehatz-mehatz eta etengabe.
9 Egunero, huts egin gabe, emango zaie zeruetako Jainkoari erre-opariak eskaintzeko behar duten guztia, Jerusalemgo apaizek esanari jarraituz: zezen gazteak, ahariak eta bildotsak; baita garia, gatza, ardoa eta olioa ere.
10 Horrela, opari atsegingarriak eskaini ahal izango dizkiote zeruetako Jainkoari, eta erregearen eta honen semeen osasunerako otoitz egingo dute.