1 Hauexek dira Artaxerxesen erregealdian Babiloniatik nirekin etorri ziren familiaburuak, beren jatorriekin:
2 Pinhasen ondorengoetatik Gerxom; Itamarren ondorengoetatik Daniel; Daviden ondorengoetatik Hatux,
3 Xekaniasen semea; Paroxen ondorengoetatik Zakarias: honekin ehun eta berrogeita hamar gizon erroldatu ziren;
4 Pahat-Moaben ondorengoetatik Elihoenai, Zerahiasen semea, beste berrehun gizonekin;
5 Zaturen ondorengoetatik Xekanias, Jahazielen semea, hirurehun gizonekin;
6 Adinen ondorengoetatik Ebed, Jonatanen semea, beste berrogeita hamar gizonekin;