10 «Eta orain, gure Jainko, zer esan hori guztia ikusita? Bazter utzi ditugu zure aginduak,
11 zure zerbitzari profeten bidez emanak. Haiek esan baitziguten: “Orain jabetzan hartzeko zaudeten lurraldea kutsaturik dago, bertako herriek beren erlijio-ohitura higuingarriez bete baitute eta kutsatu.
12 Beraz, ez ezkondu haiekin zeuen seme-alabak, ez egin bakeak behin ere haiekin, ez bila haien onik; horrela, indartsu izango zarete, zeuenak izango dituzue lurreko ondasunak eta lurraldea zeuen seme-alabei utziko diezue betiko ondaretzat”.
13 Zorigaitz guztiak geure egintza gaizto eta erru handiengatik gertatu zaizkigu. Hala ere, zuk, gure Jainko horrek, gure bekatuek merezi baino gutxiago zigortu gaituzu, eta bizirik atera gaituzu hemen gaudenok.
14 Eta orain, hautsi egingo ote ditugu berriro zure aginduak, ohitura hain higuingarriak dituen jende horrekin ezkontzaz elkartuz? Ez ote zinateke gurekin haserretuko, gu galtzeraino, inortxo ere bizirik utzi gabe?
15 Jauna, Israelgo Jainkoa, leiala zarelako geratzen gara oraindik talde bat bizirik. Hona hemen gu zure aurrean, geure erru eta guzti, zure aurrera aurkezteko dina ez bagara ere».