1 Salomonen kantarik ederrena.
2 Eman biezat musu, bere ezpainez musu!Zure maite-laztanak ardoa baino gozoago,
3 zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!Zu zeu zara ukendu lurrintsu!Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!
4 Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;eraman nazazu zeure logelara, ene errege.Goza gaitezen, poztu zuregatik:zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!