Kantarik Ederrena 8 EAB

Besarkada

Emakumeak

1 Oi nire anaia bazina,nire amaren bularrean hazia!Musu emango nizuke kalean aurkitzean,inoren iseka-beldurrik gabe.

2 Neure amaren etxera eramango zintuzket,eta han neure irakasle izango.Ardo lurrintsua emango nizuke edaten,nire granaden edari bizia.

3 Ezker besoaz dit lepotik heltzen,eta eskuinekoaz nau besarkatzen.

Gizakumeak

4 Jerusalemgo neskatxok, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.

Maitasuna eta Herioa

Koruak

5 Nor da, bere maitearen besotik,basamortuan gora datorren hori?Sagarrondopean iratzarri zaitut:han egon zen erdiminez zure ama,han oinazez zutaz erdi zena.

Gizakumeak

6 Ezar nazazu bihotzean zigilu bezala,besoan zigilu bezala.Herioa bezain gogorra maitasuna,Hildakoen Egoitza bezain iraunkorra maite-grina.Su eta gar da maitasuna,Jaunarengandiko sugar.

7 Uholdeak maitasuna ezin itzali,ezta ibaiek ere ito.Norbaitek maitasuna erosi nahi balu,bere ondasun guztiak emanik ere,mespretxua baizik ez luke aterako.

Zorion-eskaintza

Anaiek

8 Arreba txiki bat dugu,ez zaizkio oraindik bularrak hazi.Zer egin gure arrebatxoarekinharen esku eske etorriko direnean?

9 Harresia balitz,zilarrezko almenak jarriko genizkioke.Atea balitz,zedro-oholez gogortuko genuke.

Emakumeak

10 Harresia naiz ni,dorreak nire bularrak.Horregatik,zorion betea damaiot neure maiteari.

Neure mahastia

Gizakumeak

11 Mahasti bat zuen Salomonek Baal-Hamonen;mahastizain batzuei utzi zien:zilarrezko mila txanpon dakarzkio bakoitzakfruituen ordain.

12 Zuretzat mila txanponak, Salomon,haietarik berrehun mahastizainentzat.Neure mahastia neuretzat dut.

Agurra

Gizakumeak

13 Oi lorategietako erregina,nire lagunak zure mintzoari adi;uztazu zure ahotsa entzuten:

14 «Zoaz ihesi, ene maitea,gazela edo oreinkumea irudi,usain gozoko mendietan barrena».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8