Kantarik Ederrena 5 EAB

Gizakumeak

1 Banator neure baratzera,ene arreba, ene emaztegaia,neure mirra eta lurrinak biltzera,neure abaraskako eztia jatera,neure ardo eta esnea edatera.Maiteok, jan eta edan,mozkor zaitezte maite-laztanez.

Hurbil eta urruti

Koruak

2 Lotan nengoen, baina bihotza erne.Horra ene maitea atean deika:—Ireki, ene arreba, ene laztana,ene uso zuriño horrek!Burua ihintzez betea daramat,ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak.

3 Erantzia dut soinekoa;nolatan jantzi berriro?Garbituak ditut oinak;nolatan zikindu berriro?

4 Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak:dar-dar dagit barruak.

5 Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:mirra-ukendua darie nire eskuei,hatzetan behera, ate-sarrailaraino.

6 Ireki diot,eta joana zen nire maitea.Arnasa ihesi doakit, konturatzean.Atera naiz bila, baina aurkitu ez;deika ari natzaio, baina erantzunik ez.

7 Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,kolpatu eta zauriz bete;harresietakoek mantua kendu didate.

8 Jerusalemgo neskatxok, otoi;ene maitea aurkitzen baduzue…,zer esango diozue?Esan, gaixo nagoela maitasunez.

Honelakoa da ene maitea

Neskatxek

9 Zer du, bada, zure maiteakbestek ez duenik, oi emakumerik ederren?Zer, guri horrela otoizka jarduteko?

Emakumeak

10 Nire maitea gorrimin bizia da,hamar milaren artean nabarmena.

11 Haren burua urrea, urrerik garbiena;haren ile-kizkurrak palmondoaren luku,beleak baino beltzago.

12 Haren begiak uso bi ur ondoan,esnetan bustiak,uraska-ertzean egonean.

13 Haren masailaklurringaiz landaturiko alor.Haren ezpainak, mirra darien lili.

14 Haren eskuak urretan biribilduak,topazioz tarteka apainduak.Haren bularramarfilez landua, zafiroz estalia.

15 Haren zangoak marmolezko zutabe,urre gorrizko oin gainean jasoak.Libano mendia bezain eder,zedroak bezain lerden.

16 Haren ahoa, gozo-gozo.Dena da xarmangarria!Honelakoa da ene maitea, honelakoa ene laztana,Jerusalemgo neskatxok!

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8