1 Bai ederra zu, ene laztana, bai ederra!Zure begiak uso bi,musu-estalkipean.Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,Galaad mendian behera bilintzi-balantza.
2 Zure hortzakardi moztu eta garbitu berriak.Denak dituzu biritxiak,bat bera ere ez lagunik gabea.
3 Zure ezpainak, zinta gorrimin,mintzaira gozokoak.Zure masailakgranada ebaki baten bi erdiak,musu-estalkipean.
4 Zure lepoaharlanduz eraikitako Daviden dorrea.Milaka babeski daude han zintzilik,gizon ospetsuen babeskiak.
5 Zure bi bularrakbi gazelakume biritxi,lili artean bazkatzen.
6 Arrats beherean,haizeak jo eta itzala ihesi joatean,banoa neure mirra-mendira,neure intsentsu-muinora.
7 Guztiz ederra zara, ene laztana,ederra eta akatsik gabea!
8 Zatoz Libanotik, ene emaztegaia, zatoz!Jaitsi zaitez Libanotik,jaitsi Amanako gailurretik,Senir eta Hermon tontorretatik.Utzi lehoien eta panteren mendi-zuloak.
9 Maitemindua nauzu,ene arreba, ene emaztegaia!Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez,bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.
10 Zein ederrak zure maite-laztanak,ene arreba, ene emaztegaia!Ardoa baino gozoago dira!Zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!
11 Zure ezpainei eztia darie, ene emaztegaia;zure mihipean, eztia eta esnea.Zure jantzien lurrinaLibanoko basoen lurrina da,
12 Baratze itxia zara,ene arreba, ene emaztegaia!Baratze itxia eta iturri zigilatua!
13 Paradisu jori zara zu,granadondoak dituzu ematen,emaitzarik zoragarrienak sortzen:
14 nardoa, ipurua eta azafraia,kanela eta ereinotza;intsentsu, mirra, aloe,mota guztietako lurrin bereziak.
15 Zu nire baratzeko iturri,ur bizien iturri,Libano menditik datorren ur-jario!
16 Iratzar, ipar-haize! Hator, hego-haize!Zabaldu airean nire baratzeko lurrinak.Eta zu, ene maitea, sar zeure baratzean,jan bertako fruitu zoragarriak.