1 Gauez, ohean,neure bihotzeko kutunaren bila nenbilen.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.
2 Jaiki eta hirian zehar abiatu nintzen,kale eta plazetan zehar,neure bihotzeko kutunaren bila.Bila ibili, bai,baina aurkitu, ez.
3 Hirian zehar dabiltzan zaindariekaurkitu ninduten.—Ikusi al duzue nire bihotzeko kutuna?—galdetu nien.
4 Haiengandik aldendu nintzeneko,aurkitu nuen neure bihotzeko kutuna.Gogor heldu nion,ez diot berriz jaregingo,neure amaren etxean sartu arte,sortu ninduenaren logelan sartu arte.
5 Jerusalemgo neskatxok,basoetako orein eta gazelen izenean, otoi,ez iratzarri ene maitea,utzi lo egiten,nahi duen arte.
6 Zer da basamortuan gora datorren hori?Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizkoke-zutabea dirudi.
7 Horra Salomonen esku-aulkia.Hirurogei gudari ditu inguruan,Israelgo ausartenak;
8 ezpata erabiltzen ikasiak denak,guduan trebatuak.Aldean daramate ezpatagaueko erasoen beldur.
9 Salomon erregeakLibanoko egurrez egin zuen esku-aulkia.
10 Zutabeak zilarrezkoak ditu,bizkarraldea urrezkoa,eserlekua purpurazkoa;barrualdea, dena,Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.
11 Siongo alabok,atera zaitezte Salomon erregea ikustera.Koroa eta guzti dator,eztei-egunean,bihotza beteko poza zuen egun hartan,amak ezarri zion koroaz.