3 zure ukenduen usaina lurrin guztiak baino gozoago!Zu zeu zara ukendu lurrintsu!Horregatik zaizkizu neskatxak maitemindu!
4 Har nazazu zeurekin, goazen bizkor;eraman nazazu zeure logelara, ene errege.Goza gaitezen, poztu zuregatik:zure maite-laztanak ardoa baino gozoago!Arrazoiz zaizkizu neskatxak maitemindu!
5 Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok;beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran,Salomonen jauregiko errezelak bezain eder.
6 Ez begira nire azal ilunari,eguzkiak bainau kiskali:neure anaiek, nirekin haserre,mahastiak zaintzen jarri naute.Eta neure mahastia utzi dut zaindu gabe!
7 Esadazu, ene bihotzeko kutuna,non duzun larratzen artaldea,non abaroan uzten eguerdian.Ez nadin isil-gorderik ibil,zure lagunen artaldeen atzetik.
8 Ez badakizu, oi emakumerik ederren,zoaz ardien oinatzen ondoreneta larratu zeure antxumeakartzainen txabola ondoan.
9 Ene laztana,errege-karroza daraman behorra dirudizu.