5 Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:mirra-ukendua darie nire eskuei,hatzetan behera, ate-sarrailaraino.
6 Ireki diot,eta joana zen nire maitea.Arnasa ihesi doakit, konturatzean.Atera naiz bila, baina aurkitu ez;deika ari natzaio, baina erantzunik ez.
7 Hirian zehar dabiltzan zaindariek aurkitu naute,kolpatu eta zauriz bete;harresietakoek mantua kendu didate.
8 Jerusalemgo neskatxok, otoi;ene maitea aurkitzen baduzue…,zer esango diozue?Esan, gaixo nagoela maitasunez.
9 Zer du, bada, zure maiteakbestek ez duenik, oi emakumerik ederren?Zer, guri horrela otoizka jarduteko?
10 Nire maitea gorrimin bizia da,hamar milaren artean nabarmena.
11 Haren burua urrea, urrerik garbiena;haren ile-kizkurrak palmondoaren luku,beleak baino beltzago.