6 Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du;
7 apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan;
8 egurraren gainean haragi-zatiak atonduko dituzte, buru eta gantzekin batera.
9 Uretan garbituko dituzte hesteak eta hankak, eta guztia erabat erreko du apaizak aldarean. Erre-oparia da hau, Jaunak atseginez onartzen duen oparia.
10 «Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abere xehea bada, arra eta akats gabea eskainiko da, aharia nahiz akerra;
11 eskaintzaileak aldarearen iparraldean hilko du, Jaunaren aurrean; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik;
12 zatitu egingo du apaizak, eta zatiok, buru eta gantzekin batera, aldarean sutan jarritako egurraren gainean atonduko ditu.