35 Baina garbitzat aitortua izan ondoren, ezkabia larruazalean zabaltzen bazaio,
36 apaizak berriro miatuko du eta, ezkabia azalean zabaldua duela egiaztatu ondoren, ez du ile horirik ba ote duen aztertu beharrik; gaixoa kutsatuta dago.
37 Baina apaizaren ustetan ezkabiak bere hartan jarraitzen badu eta haren tokian ile beltza hazi bada, ezkabia sendaturik dago; garbi dago gaixoa, eta hala aitortuko du apaizak.
38 «Gizon edo emakume bati larruazalean orbain zuriak ateratzen bazaizkio,
39 apaizak miatu egingo du; orbain zuri-zurbilak dituela ikusten badu, gaitzak ez du garrantzirik; halakoa garbi dago.
40 «Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.
41 Kopetako ilea erori eta soildurik gelditzen bada, garbi dago.