1 Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:
2 «Esan israeldarrei: Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
3 Ez hartu zeuentzat orain arte bizi izan zareten Egiptoko jendearen usadioak edota sarraraziko zaituztedan Kanaango herrienak, ezta bizi ere herri horien legeen arabera.
4 Bete nire erabakiak eta gorde nire legeak zeuen bizimoduan. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
5 «Gorde, beraz, nire lege eta erabakiak: bizia ematen diote betetzen dituenari. Neu naiz Jauna.
6 «Ez du inork bere odoleko emakumerekin sexu-harremanik izango. Neu naiz Jauna.
7 «Ez duzu zeure amarekin sexu-harremanik izango, zeure ama baita: aita eta ama, biak desohoratuko zenituzke.