14 «Ez duzu zeure aitaren anaia desohoratuko, beronen emaztearekin sexu-harremanak izanez: zeure izeba duzu.
15 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure errainarekin, zure semearen emaztea baita.
16 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure koinatarekin: zeure anaia desohoratuko zenuke.
17 «Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.
18 «Emaztea bizirik dagoela, ez zara beraren ahizparekin ezkonduko: honekin harremanak izatean, bien arteko etsaigoa sortuko zenuke.
19 «Ez duzu sexu-harremanik izango hilerokoa duen emakumearekin, kutsaturik baitago.
20 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure herritarraren emaztearekin, kutsaturik geldi ez zaitezen.