17 «Ez duzu sexu-harremanik izango aldi berean emakume batekin eta beronen alaba edo bilobarekin —emakumearen semearen nahiz alabaren alabarekin—, haren odol berekoak baitira: itsuskeria izango litzateke.
18 «Emaztea bizirik dagoela, ez zara beraren ahizparekin ezkonduko: honekin harremanak izatean, bien arteko etsaigoa sortuko zenuke.
19 «Ez duzu sexu-harremanik izango hilerokoa duen emakumearekin, kutsaturik baitago.
20 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure herritarraren emaztearekin, kutsaturik geldi ez zaitezen.
21 «Ez duzu zeure haurrik Molok jainkoaren ohorez hilko, zeure Jainkoaren izena profanatuz. Neu naiz Jauna.
22 «Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango: higuingarritasuna litzateke.
23 «Ez duzu abereekin haragizko bekatua egingo, kutsaturik geldi ez zaitezen; emakumea ere ez da abereekin elkar batuko: ustelkeria litzateke.