6 «Ez du inork bere odoleko emakumerekin sexu-harremanik izango. Neu naiz Jauna.
7 «Ez duzu zeure amarekin sexu-harremanik izango, zeure ama baita: aita eta ama, biak desohoratuko zenituzke.
8 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emazte batekin: aita desohoratuko zenuke.
9 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure arrebaordearekin, aitaren nahiz amaren alabarekin, ezta etxe berean haziak ez bazarete ere.
10 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure bilobarekin, semearen nahiz alabaren alabarekin: zeure burua desohoratuko zenuke.
11 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren emaztearen alabarekin: zure aitarengandik sortua da, eta arreba duzu.
12 «Ez duzu sexu-harremanik izango zeure aitaren arrebarekin: zure aitaren odol berekoa da.