12 Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan; baina ez aldarean, Jaunak atseginez onartzen duen oparigai bezala.
13 «Labore-opari guztiei gatza botako diezue; ez da faltako zuen Jainkoarekiko itunaren seinale den gatza labore-oparietan; beraz, oparigai guztiei gatza botako diezue.
14 «Jaunari lehen fruituen oparia eskaintzean, ale berria sutan xigortua eta xehatua eskainiko duzue;
15 olioa isuriko diozue gainera, intsentsua ere ezarriz. Labore-oparia da hau.
16 Apaizak ale xehatua eta olioaren parte bat intsentsu guztiarekin batera erreko du, eskaintzailearen oroigarritzat; Jaunaren ohorez erretako oparia da.