6 zatitu egingo duzue, zatien gainera olioa isuriz; labore-oparia da hau.
7 Labore-oparia eltzean egosia bada, irin garbiz eta olioz prestatuko duzue.
8 «Opariak horrela prestatu ondoren, Jaunaren aurrera eramango dituzue eta apaizari aurkeztuko, honek aldareraino hurbil ditzan.
9 Apaizak opariaren zati bat aldarean erreko du eskaintzailearen oroigarritzat. Jaunaren ohorez erretako oparia da, berak atseginez onartzen duen oparia.
10 Eskaintzaren gainerakoa Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da; guztiz sakratua da, Jaunaren ohorez erretako opariaren parte baita.
11 «Ez diezue legamiarik ipiniko Jaunari eskaintzen dizkiozuen labore-opariei; ez duzue legamiarik, ez eztirik erabiliko Jaunaren ohorez erretzen diren oparietan.
12 Eskainiko dizkiozue, bai, legamia eta eztia lurraren lehen fruituen eskaintzan; baina ez aldarean, Jaunak atseginez onartzen duen oparigai bezala.