1 «Ez egin sasijainkorik, ez eraiki idolorik, ez zutarri sakraturik, ez ezarri zeuen lurraldean dotore landuriko harririk, horien aurrean ahuspezteko. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa.
2 «Errespetatu nik aginduriko atseden-eguna eta izan begirune nire santutegiari. Neu naiz Jauna.
3 «Nire legeen arabera bizitzen bazarete eta nire aginduak arretaz betetzen badituzue,
4 emango dizuet euria bere garaian: lurrak bere uzta ekarriko du eta landako arbolek beren fruitua emango;
5 gari-jotzeak mahats-bilketa arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldia arte; ase-ase egin arte jan ahal izango duzue eta lasai biziko zarete zeuen lurraldean.