9 Begi onez begiratuko dizuet, seme-alaba ugari eman eta erruz ugalduko zaituztet; sendo eutsiko diot zuekiko itunari.
10 Hain ugariak izango dira uztak, non ezin izango baitituzue jan, eta zaharrak atera beharko dituzue berriak sartzeko.
11 «Zuen artean jarriko dut neure egonlekua eta ez zaituztet zapuztuko.
12 Zuekin ibiliko naiz beti, zuen Jainko izango naiz eta zuek nire herri izango zarete.
13 Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa, egiptoarren lurraldetik atera zintuztena, haien esklabo ez izateko. Zuen esklabotzaren uztarria hautsi dut eta burua jasorik ibilarazi zaituztet.
14 «Aitzitik, obeditzen ez badidazue eta agindu hauek guztiak betetzen ez badituzue,
15 nire legeak gutxiesten eta erabakiak baztertzen badituzue, eta horrela, nire agindu guztiok bete nahi ez dituzuelarik, nire ituna hausten baduzue,