6 Aldareko sua beti egongo da pizturik, inoiz ere itzali gabe.
7 «Hona hemen labore-opariei buruzko ohikunea: Aaronen ondorengoei dagokie Jaunaren aurrean, aldarearen aitzinean, aurkeztea.
8 Eskaintzatik, olioz nahasiriko eskutada bat irin, intsentsu guztiarekin batera, hartu eta aldarean erreko dute, Jaunak atseginez onartzen duen oroigarritzat.
9 Eskaintzaren gainerakoa Aaronek eta beronen ondorengoek jango dute; legamiarik gabe eta toki sakratuan jango dute, elkarketa-etxolaren atarian;
10 ez dute legamiarekin erreko, neure ohorez erretako oparietatik ematen diedan partea baita. Guztiz sakratua da, barkamen-oparia eta ordain-oparia bezainbeste.
11 Aaronen ondorengoetariko gizonezkoek bakarrik jan dezakete. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, Jaunaren ohorez erretako opariei dagokienez. Horiek ukitzen dituen edonor sakratu bihurtzen da».
12 Jaunak esan zion Moisesi: