35 Horra hor Jaunaren ohorez erretako oparietatik Aaroni eta beronen ondorengoei dagokien partea, Jaunaren apaiz izateko izendatuko dituzten egunetik.
36 Hala emateko agindu die Jaunak israeldarrei, apaiz sagaratuko dituen egunetik. Betiko legea da hau belaunez belaun».
37 Horiek dira opariei buruzko arauak: erre-opari, labore-opari, barkamen- eta ordain-opari, apaizen sagarapeneko opari eta elkartasun-opariei buruzko arauak,
38 Jaunak Moisesi Sinai mendian adieraziak, israeldarrei Sinai basamortuan opariak egiteko agindu zien egunean.