5 Jaunak egiteko agindu zuena adierazi zien Moisesek.
6 Gero, Aaron eta beronen semeak hurbilaraziz, uretan garbitzeko eskatu zien.
7 Ondoren, tunika jantzi zion Aaroni, gerrikoaz lotu eta mantua jarri; gainetik efoda ezarri zion eta xingolaz lotu.
8 Bularrekoa ipini zion, eta bertan «Urim» eta «Tumim» epaigailuak.
9 Buruzapia ezarri zion buruan, eta buruzapiaren aurrealdean urre garbizko xafla, diadema sakratua, Jaunak agindua zion bezala.
10 Moisesek, gantzuketa-olioa harturik, egoitza eta bertan zegoen guztia gantzutu zuen eta sagaratu.
11 Zazpi aldiz zirtatuz, aldarea bere tresna guztiekin eta aska bere oinarekin gantzutu zituen eta sagaratu.