30 beren herrikide agurgarrien jarraibideari baietza eman zioten eta zin egin zuten, honela aginduz:«Jainkoak bere zerbitzari Moisesen bitartez emandako lege-bidean ibiliko gara eta Jaunaren, geure Jainkoaren, agindu, erabaki eta arau guztiak leial beteko ditugu.
31 «Ez dizkiegu geure alabak bertako jendeari ezkontzan emango, ezta geure semeak haien alabekin ezkonduko ere.
32 «Jende horrek garia edo beste edozer larunbatean edo beste jaiegunetan saltzeko badakar, ez diogu ezer erosiko.«Zazpigarren urtean lurrari atseden emango diogu eta zor guztiak barkatuko dizkiogu elkarri.
33 «Legez behartzen dugu geure burua, urtean zilarrezko txanpon bat geure Jainkoaren etxeko zerbitzurako ematera.
34 Eskaintza hau honetarako izanen da: Jaunari eskainiriko ogitarako, eguneroko oparietarako, larunbat, ilberri eta jai nagusietako oparietarako, beste eskaintza sakratuetarako, Israelen bekatuen ordain-oparietarako eta gure Jainkoaren etxeko beste eginkizunetarako.
35 «Apaizok, lebitarrok eta gainerako herritarrok zotz eginez erabakiko dugu urtean zehar, jarritako epeetan, zein familiak ekarri behar duen Jainkoaren etxeko sua mantentzeko egurra, legean idatzia dagoenez.
36 «Era berean, geure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak Jaunaren etxera eramango ditugu urtero.