Nehemias 11 EAB

Jerusalemgo bizilagunen zerrenda

1 Herriko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Gainerako beste herritarrek, berriz, zotz eginez, hamar familietatik bat aukeratu zuten Jerusalemera, hiri santura, bidaltzeko; gainerako bederatziak beste hirietan geratu ziren bizitzen.

2 Herriak bedeinkatu egin zituen Jerusalemen bizitzea beren borondatez onartu zuten guztiak.

3 Eskualdeko buruzagiak Jerusalemen jarri ziren bizitzen. Israeldarrak, baita apaiz, lebitar, laguntzaile eta Salomonen zerbitzarien ondorengoak ere, nor bere herri eta etxaldean bizi ziren.

4 Hala ere, Judaren eta Benjaminen leinuko batzuk Jerusalemen jarri ziren bizitzen.Judaren leinukoak: Ataias, Uziasen semea —hau Zakariasena, hau Amariasena, hau Xebatiasena, hau Mahalaleelena—, Peretzen ondorengoetakoak;

5 Maaseias, Baruken semea —hau Kol-Hozerena, hau Hazaiasena, hau Adaiasena, hau Joiaribena, hau Zakariasena, hau Haxilonirena—.

6 Jerusalemen bizi ziren Peretzen ondorengo guztiak 468 ziren, denak arma-gizonak.

7 Benjaminen leinukoak: Salu, Mexulamen semea —hau Joedena, hau Pedaiasena, hau Kolaiasena, hau Maaseiasena, hau Itielena, hau Isaiasena—;

8 gainera, Gabai eta Salai; 928 benjamindar guztira.

9 Zikriren seme Joel zen hauen taldeburu, eta Hasenuaren seme Juda hiriko bigarren buru.

10 Apaizak: Jedaias, Joiariben semea; Jakin;

11 Seraias Hilkiasen semea —hau Mexulamena, hau Tzadokena, hau Meraiotena, hau Ahitubena, Jainkoaren etxeko apaiz nagusiarena—

12 eta Jainkoaren etxeko lanetan ziharduten haren ahaideak: guztira, 822 lagun; gainera, Adaias Jerohamen semea —hau Pelaliasena, hau Amtzirena, hau Zakariasena, hau Paxhurrena, hau Malkiasena—

13 eta haren ahaide familiaburuak: guztira, 242; gainera Amasai Azarelen semea —hau Ahzairena, hau Mexilemotena, hau Imerrena—

14 eta haren ahaideak, denak armagizonak: guztira, 128. Hauen taldeburu Hagedolimen seme Zabdiel zen.

15 Lebitarrak: Xemaias Haxuben semea —hau Azrikamena, hau Haxabiasena, hau Bunirena—;

16 baita Xabtai eta Jozabad, lebitarren buruetarikoak, Jainkoaren etxean kanpoko lanen arduradunak.

17 Matanias, otoitzaldiko gorespenetan kantua zuzentzen zuena, Mikaren semea —hau Zabdirena, hau Asafena—, Balbukias Mataniasen ahaide eta laguntzailea eta Abda Xamuaren semea —hau Galalena, hau Jedutunena—.

18 Hiri santuan zeuden lebitarrak, guztira, 284 ziren.

19 Atezainak: Akub, Talmon eta ahaideak; atezainak, guztira, 172 ziren.

20 Gainerako israeldar, apaiz eta lebitarrak Judako herrietan bizi ziren, nor bere etxaldean.

21 Tenpluko laguntzaileak Ofel auzategian bizi ziren; Tziha eta Gixpa ziren haien buru.

22 Jerusalemgo lebitarren arduraduna Uzi zen, Baniren semea —hau Haxabiasena, hau Mataniasena, hau Mikarena—; Uzi Asafen ondorengoetakoa zen; hauek Jainkoaren etxean kantatzeko eginkizuna zuten.

23 Kantarien eguneroko eginkizuna erregearen araudiak eta beste arau batzuek taxutzen zuten.

24 Petahias, Mexezabeelen semea, Judaren leinuko Zerahen ondorengoetakoa, Pertsiako erregearen ordezkoa zen herriaren arazo guztietarako.

Beste herrietako juduak

25 Judaren leinukoak landan sakabanaturiko herrietan bizi ziren: Kiriat-Arban eta inguruetan, Dibonen eta inguruetan, Jekabtzeelen eta inguruetan,

26 Jexuan, Moladan, Bet-Peleten,

27 Hatzar-Xualen, Beer-Xeban eta inguruetan,

28 Tziklagen, Mekonan eta inguruetan,

29 En-Rimonen, Tzorean, Jarmuten,

30 Zanoahen, Adulamen eta inguruko herrixketan, Lakixen eta inguruetan, Azekan eta inguruetan. Beer-Xeba eta Hinom harana bitartean jarri ziren bizitzen.

31 Benjaminen leinukoak herri hauetan bizi ziren: Geban, Mikmasen, Aian, Betelen eta inguruetan,

32 Anatoten, Noben, Ananiasen,

33 Hatzorren, Raman, Gitaimen,

34 Hadiden, Tzeboimen, Nebalaten,

35 Loden eta Onon, artisauen haranean.

36 Lebitar batzuk Judako eskualdetik Benjaminekora aldatu ziren.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13