Nehemias 9 EAB

Batzarrak bekatuen barkamena eskatu

1 Hil hartako hogeita laugarren egunean israeldarrak barau egiteko bildu ziren; doluz jantzi ziren eta buruak hautsez estali.

2 Israeldar arrazakoak atzerritar guztiengandik bereizi ziren eta, zutiturik, beren bekatuak eta arbasoenak aitortu zituzten.

3 Hala eman zuten egunaren laurdena, nor bere lekuan zutik, beren Jainko Jaunaren lege-liburua irakurtzen zen bitartean; beste egun laurdena beren bekatuak aitortzen eta, ahuspezturik, Jauna, beren Jainkoa, gurtzen eman zuten.

4 Josue, Bani, Kadmiel, Xebanias, Buni, Xerebias, Bani eta Kenanik lebitarren oholtza gainera igo eta oihu handiz egin zioten dei Jaunari, beren Jainkoari.

5 Gero, Josue, Kadmiel, Bani, Haxabnias, Xerebias, Hodias, Xebanias eta Petahias lebitarrek honela ziotsoten herriari: «Zuti zaitezte! Bedeinka Jauna, zeuen Jainkoa, betidanik betiraino!«Bedeinkatua izan bedizure izen ospetsua,bedeinkapen eta gorespen guztiengainetik dagoena!

Otoitz nagusia

6 Zu zara Jauna, zu bakarrik!Zeuk egin dituzu zeruak,zeruen zeruak eta izar guztiak,lurra eta lur gainekoak,itsasoa eta bertako guztiak.Zeuk biziarazten dituzu guztiak,zeruko izarrakahuspez dituzu aurrean jarriak.

7 Zeu zara Jauna,zeu Abram aukeratuzenuen Jainkoa;zeu Kaldeako Ur hiritik ateraeta Abraham izena eman zeniona.

8 Leiala zitzaizula ikusirik,ituna egin zenuen harekin,kanaandarren, hititen,amortarren,periztarren, jebustarreneta girgaxtarren lurraldeahari eta haren ondorengoeiemateko.Eta bete egin zenuen zeure hitza,zuzena baitzara.

9 Ikusi zenuengure arbasoen atsekabea Egipton,entzun zenuen garrasiaItsaso Gorriaren ertzean.

10 Mirariak eta egintza harrigarriakegin zenituen faraoiaren kontra,honen zerbitzarieta Egiptoko herriaren kontra;bazenekien, bai,harrokeriaz jokatu zutelaisraeldarrekin.Horrela zeureganatu zenuengaurdaino duzun izen ospetsua.

11 Itsasoa erdibi egin zenuenisraeldarren aurrean,eta itsasoan barrena igaro zirenoinik busti gabe.Itsas hondora amildu zenituen,ostera, haien erasotzaileak,harria ur sakonera bezala.

12 Laino-adarra eman zeniengidari egunez, su-adarra gauez,egin behar zuten bidea argitzeko.

13 Sinai mendira jaitsi zineneta zerutik hitz egin zenien.Erabaki zuzenak, lege sendoak,arau eta agindu onakeman zenizkien.

14 Larunbata zuri sagaratzenirakatsi zenien;aginduak, arauak eta legeaeman zenizkien,zeure zerbitzari Moisesen bidez.

15 Gose zirelarik,ogia eman zenien zerutik;egarri zirelarik,ura sorrarazi harkaitzetik.Zin eginez agindu zenien lurrazjabetzera bidali zenituen.

16 Baina harrotu egin zirengure gurasoak,burugogor izan ziren,zure aginduei ez obedituz.

17 Ez zuten aditu nahi izan.Ez zituzten gogoan hartuzuk haien alde egindakogauza harrigarriak.Egiptora, morrontza-herrira,berriro itzuli nahian hasi zirenberen burugogorkerian.Baina zu Jainko barkatzailea zara,bihozbera eta errukiorra,haserregaitza eta onginahiz betea,eta ez zenituen bazter utzi.

18 Ezta urre urtuzko zekorraegin zutenean ere,“Hau da zure jainkoa,Egiptotik atera zaituena”esaten zutenean.Zein irain handia egin zizuten!

19 Zuk, ordea, zeure erruki handiaz,ez zenituen basamortuan baztertu,laino-adarra ez zenhaiengandik aldenduegunez bidean gidatzeko,ez eta su-adarra gauezbidean argi egiteko.

20 Zeure espiritu ona eman zenien,ulertzen laguntzeko;ez zenion ukatu zeure manahaien ahoari,ezta ura ere haien eztarriari.

21 Berrogei urtez mantendu zenituenbasamortuan,ez zuten izan ezeren faltarik;ez zitzaizkien jantziak zahartu,ez oinak handitu.

22 Erreinu eta herriakmenpean jarri zenizkien,eta inguruko lurrak banatu.Hexbongo errege Sihon-en lurraldeahartu zuten,Baxango errege Og-ena.

23 Zeruko izarrak bezainbatugaritu zenizkien seme-alabak,haien gurasoei agindu lurralderaekarri zenituen.

24 Lurraldera heldueta hartu egin zuten,haien menpe jarri zenituenkanaandarrak, bertako biztanleak.Erregeak eta hango herriakeman zenizkien,beren gogara erabil zitzaten.

25 Hiri babestuak eta lur gizenakhartu zituzten,ondasunez beteriko etxeezeta ur-putzuez jabetu ziren,mahasti, olibadieta fruta-arbolen sail handiez.Asetzeraino jan zuten,sabela puzteraino;zure ondasun ugariz gozatu ziren.

26 Baina beren burugogorkerianzure aurka jarri ziren,bizkarra eman ziotenzure irakaspenari;zuregana itzultzekoari zitzaizkien deika profetak,eta hil egin zituzten!Zein irain handia egin zizuten!

27 Etsaien menpejarri zenituen orduan,eta hauek zapaldu egin zituzten.Baina beren estuasuneandeiadar egin zizuten,eta zuk zerutik entzun.Zeure erruki handiazaskatzaileak bidali zenizkien,etsaien menpetik atera zitzaten.

28 Bakealdia etorri orduko, ordea,okerbidera itzuli ziren;eta etsaien menpe utzi zenituen,berauen hankapean.Deiadar egin zizuten berriro,eta zuk zerutik entzun;sarritan atera zenituen onikzeure erruki handiaz.

29 Zure irakaspenera itzultzekodei egin zenien;haiek, ordea, beren harrokerianentzungor egin zieten zure aginduei;bekatu egin zutenzure erabakien kontra,betetzen dituenarentzat bizi-iturri.Bizkarra eman zutenberen gorbizian,ez zuten aditu nahi izanberen burugogorkerian.

30 Urte askoz jasan zenituen.Zure espirituak profeten bidezegin zien dei;baina haiek aditu nahi ez,eta atzerritarren esku utzi zenituen.

31 Baina zeure erruki handiazez zenituen guztiz galdu,ez zenituen eskutik utzi,Jainko bihozberaeta errukiorra baitzara.

32 Zu zara gure Jainkoa,Jainko handi, bizkor eta ikaragarria,zeure ituna leialtasunezmantentzen diguzuna!Ez gutxietsi orain gure atsekabea,gure errege eta buruzagiei,apaiz eta profetei,gure guraso eta herri osoari,Asiriako erregeen egunetatikgaurdainogainera erori zaigun atsekabea.

33 Zuk ez duzu errurikgertatu zaigun guztian,leial jokatu baituzu;guk, berriz, oker.

34 Gure errege, buruzagi,apaiz eta gurasoekez dute bete zure irakaspena,ez dituzte aditu aginduak,ezta eman zenizkienburubideak ere.

35 Ez erregeak izan zituztenean,ez zuk emaniko ondasun ugarietan,ezta zuk eskuratu zenizkienlur zabal eta gizenetan ereez zintuzten zerbitzatu,ez ziren itzuliberen egintza gaiztoetatik.

36 Eta gaur esklabo gaude gu,esklabo gure gurasoeizuk emandako lurraldean,fruitu eta ondasunez gozatzekoeman zenien lurraldean.

37 Lurralde honetakoemaitza aberatsakatzerriko erregeentzat dira gaur,geure bekatuengatik nagusiezarri dizkiguzun erregeentzat;geu eta geure abereakmenpean gauzkate beren gogara.Guztiz atsekabetuak gaude!»

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13