18 Bilgaren familian Xamua; Xemaiasen familian Jonatan;
19 Joiariben familian Matenai; Jedaiasen familian Uzi;
20 Salairen familian Kalai; Amoken familian Eber;
21 Hilkiasen familian Haxabias, eta Jedaiasen familian Netanel.
22 Eliaxib, Joiada, Johanan eta Jaduaren garaian lebitarren familiaburuen eta apaizen izen-zerrendak idatzi zituzten Pertsiako Darioren erregealdia arte.
23 Lebitarren familiaburuen izenak Kronika liburuetan idatzita daude Eliaxiben seme Johananen garaia arte.
24 Haxabias, Xerebias eta Kadmielen seme Josue ziren lebitarren buru; beren senideekin txandatuz, Jainkoaren gorespenak kantatzen zituzten, nork bere zerbitzuko taldean, Jainkoaren gizon Davidek agindu zuen bezala.