29 Bet-Gilgal, Geba eta Azmabetetik bildu ziren. Izan ere, kantariek herrixkak egin baitzituzten Jerusalem inguruan.
30 Apaizek eta lebitarrek, beren buruaren garbikuntza egin ondoren, herriaren, harresiaren eta ateen garbikuntza egin zuten.
31 Igoarazi nituen Judako buruzagiak harresiaren gainera eta bi abestalde egin nituen. Lehenengo abestaldea eskuinera joan zen harresi gainean, Zabortegiko ate aldera.
32 Abestaldearen ondoren Oseas eta Judako buruzagien erdiak zihoazen:
33 Azarias, Esdras, Mexulam,
34 Juda, Benjamin, Xemaias eta Jeremias.
35 Ondoren, apaizak beren turutekin. Gero, Zakarias, Jonatanen semea —hau Xemaiasena, hau Mataniasena, hau Mikaiasena, hau Zakurrena, hau Asafena—;