1 Behinola, Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean, Nisan hilean, erregeari ardoa zerbitzatzen ari nintzaiolarik, besteetan ez bezala triste nengoela ohartu zen.
2 Erregeak galdegin zidan:—Zergatik aurpegi ilun hori? Ez duzu gaixo-itxurarik; zerk nahigabetzen zaitu?Izugarri beldurtu nintzen,
3 eta erantzun nion:—Bizi bedi erregea! Nola ez egon nahigabeturik, nire gurasoak hilobiraturik dauden hiria hondatua dagoelarik, eta hango ateak suak kiskaliak?
4 Orduan, erregeak:—Zer eskatzen didazu, bada?Zeruetako Jainkoari otoitz egin ondoren,
5 erantzun nion:—Errege jauna, ongi baderitzozu eta begiko baldin banauzu, bidal nazazu Judara, nire gurasoak hilobiratuak dauden hirira, berriro eraiki dezadan.
6 Erregeak, erregina aldamenean eseria zuelarik, galdetu zidan:—Zenbat iraungo du zure joan-etorriak? Noiz itzuliko zara?Ontzat eman zuen erregeak jarri nion epea eta joaten utzi zidan.
7 Gero, esan nion:—Errege jauna, ongi baderitzozu, eman iezazkidazu agiriak Eufrates ibaiaren mendebaldeko gobernarientzat, Judarainoko bidea libre utz diezadaten,